Argiaren prezioak ia %2 egingo du gora datorren uztailetik aurrera

Anboto 2007ko eka. 12a, 15:03

Argindarraren prezioak, batez beste, %1,81 egingo du gora uztailetik aurrera.

Argindarraren prezioak, batez beste, %1,81 egingo du gora uztailetik aurrera.

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak energiaren Batzorde Nazionalera bidalitako errege-dekretu proposamenaren arabera, 2,5 kW kontsumitzen duten bezeroentzat %1,5 igoko da, 2,5-5 kW artekoentzat %1,86, eta 5-10 kW artekoentzat %5. Tarifa elektriko soziala deritzonak —2,5 kW-tik beherako kontsumoa—%1,5 igoko du. Industria sektorean ere igoko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!