Bihar abiatuko da Txirringaz07 Mañaritik

Anboto 2007ko eka. 13a, 11:06

Txirringaz aurrera, Amnistia aukeran leloarekin, bihar, ekainaren 15ean, abiatuko da Mañarian Txirringaz07 bizikleta martxa. “Euskal errepresaliatu politikoei” elkartasuna adierazteko martxa hasteko txupinazoa jaurtiko dute 17:00etan eta, Hau ez da demokrazia, hitza eta erabakia askatasunez lelopean deitutako elkarrateratzea amaituta, Izurtzarako bidea hartuko dute. Ekimenari atxikimendua eskualdeko 93 elkartek agertu die.

Abadiño eta Atxondorainoko bidea eginda, Arrazolan, zigorra beteta duten presoak kaleratzeko murala margotu eta familia argazkia aterako dute.  Elorriora 18:30 aldera heltzea aurreikusi dute. Lehenengo etapa bertan amaituko da: afaria ez eze, festa eta Antton&Macguffins-en kontzertua izango dira. Zapatuan, Amnistiaren bidean instituzio demokratikoak orain! Denok udaletxeetara izango da aldarrikapena. Bazkaria egingo dute Zaldibarren bizikletariek 14:00etan. Etapa amaitzeko Durangorako bidea, berriz, 16:30ean hartuko dute.

Omenaldia eta azken jaia

Ekitaldia ez eze, senideei omenaldia egingo die 18:00etan Durangon, eta 21:00etan afaria. Tanga Opilak, Frakaso eta Infernuko Panpinak taldeek joko dute Santa Anan, 22:30ean.
Durangotik 10:30ean irtengo dute domekan; Iurreta zeharkatuko du martxak eta Euban (Zornotza) Alde Hemendik!Utzi bakean!Hitza eta erabakia askatasunez! lelopean kontrolen kontrako elkarrateratzea deitu dute, 11:30ean. Zornotzara 12:00etan aurreikusi dute heltzea. Ekitaldia amaituta, 13:30ean triki-poteoa eta 15:30ean bazkaria izango dira.17:00etan , erromeria Ene Bada eta Edanekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!