Mankomunitatearen ia hiru milioi gizarte zerbitzuetara

Anboto 2007ko eka. 11a, 10:04

Durangaldeko Mankomunitatearen 2007rako aurrekontuaren ia %40 gizarte zerbitzuetara bideratuko da: ia 7 milioi batzen dituen aurrekontua onartu dute, 3 milioi inguru gizarte zerbitzuetan erabiltzeko; horren barruan, etxean laguntza eskaintzeko zerbitzuak 1,2 bat milioi hartzen ditu. Atal hori %10 inguru igo da iaztik. EAJ-EA eta PSE-EEk egin dute alde; PP abstenitu egin da.

Durangaldeko Mankomunitatearen 2007rako aurrekontuaren ia %40 gizarte zerbitzuetara bideratuko da: ia 7 milioi batzen dituen aurrekontua onartu dute, 3 milioi  inguru gizarte zerbitzuetan erabiltzeko; horren barruan, etxean laguntza eskaintzeko zerbitzuak 1,2 bat milioi hartzen ditu. Atal hori %10 inguru igo da iaztik. EAJ-EA eta PSE-EEk egin dute alde; PP abstenitu egin da.

Zerbitzu berririk ez da aurreikusi Gizarte Zerbitzuetan, baina bai lanpostu berriak: zerbitzu denak koordinatu eta mankomunitatearekin komunikazioa bideratzeko ardura izango duen gizarte zerbitzuen sailburua, batetik. Bestetik, sei gizarte laguntzailek badiharduten arren, “birgizarteratze edo laguntza” lez jarduteko beste bat gehituko du mankomunitateak. “Diru eta lan asko aurreztuko deusku. Gainera, nabarmentzekoa da udalek gastu horri aurre egiteko egindako ahalegina, Aldunditik eta Jaurlaritzatik jasotako diru-laguntzekin gastuaren %40ari aurre egiten diogun arren”. Halaxe azaldu du Durangaldeko Mankomunitateko jarduneko lehendakari Marian Larraurik. Administrazio orokorrerako teknikari bat ere gehituko da lan-taldera; eta, ibilgailu gidari baten egoera arautuko da.

Gizarte zerbitzuetara bideratutako atalagaz lotuta, Larraurik azaldu du iaz abiatutako Emakumearentzako Arreta Psikologiko eta Juridikorako Zerbitzua “hornitu” gura izan dutela; eta, etxean laguntza eskaintzeko zerbitzura bideratutako aurrekontuaren igoera nabarmenari dagokionez, “itxarote-zerrenda hutsean” geratzea gura izan dutela: “Badakigun arren epe laburrera berriro zerrenda izango dela. Orain dela gutxi 40 lagun zeuden zain”.

Inbertsioak

Inbertsioei dagokionez, berriz, mankomunitateak zaborra batzeko ibilgailuak gordetzeko iaz erositako Iurretako pabiloira mankomunitatearen artxiboa eroan gura dute aurten (orain, Astolako kartzela zaharrean dago). Egokitze-lanen barruan, altzariz hornitu gura dute eta aldagelak konpondu, besteak beste.

Bestalde, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak batzen dituen Galtzaretako eraikineko (Durango) konponketa lanekin jarraituz, leiho guztiak konpondu eta kanpoaldea pintatu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!