Langabezia jaitsi da maiatzean, batez ere Bizkaia

Anboto 2007ko eka. 4a, 10:51

Hego Euskal Herrian behera egin du langabeziak maiatzean eta, batez ere, Bizkaian; apirilean baino 3.426 langabe gutxiago izan dira maiatzean Bizkaian — iazko maiatzarekin alderatuta 5.435 gutxiago—. INEM enplegu bulegoak kaleratutako datuen arabera, hilabete amaieran 91.745 lagun zeuden lan gabe; apirilean baino 6.139 gutxiago — iazko maiatzarekin alderatuta INEMen izena emanda daudenak 8. 523 gutxiago dira—.

Kontratu motei dagokionez, berriz, aldi baterakoak izan dira 90.834 eta mugagabeak 8.809 bakarrik. Batez ere emakumeek bizi dute langabezia.

Langabe kopururik handiena oraindik ere Gipuzkoan dago, datuen arabera. Lurralde horretan 21.740 langabetu daude eta langabezia %4,53an jaitsi da maiatzean, apirilarekin alderatuta; 1.031 lagun gehiagok dihardute lanean —iazko maiatzarekin alderatuta langabezia %5,46 jaitsi da—. Araban jaitsi da, berriz, gutxien langabezia; apirilean baino 589 lagun gutxiago egon dira langabezian joan zen hilean —iazko maiatzean baino 740 langabetu gutxiago dira—. Nafarroa, bestalde, iazko kopuru berdinekin mantendu da datuen arabera: apirilean baino %5,48 langabe gutxiago izan dira maiatzean: 18.845, hain zuzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!