Erretzeari uzteko deia Tabakorik gabeko Egunean

Anboto 2007ko mai. 31a, 12:00

Tabakorik Gabeko Mundu Mailako Egunarekin bat eginda, maiatzaren 31n, gaur, karpa bi jarri ditu Durangaldeko Mankomunitateak, Durangoko udaletxearen aurrean eta Abadiñoko Traña-Matiena auzoan (Trañabarren kalean). Drogazaletasun Sailaren bitartez bideratutako ekimena da, urte osoan zehar erretzeari uzteko landutako egitasmo guztien osagarri litzatekeena. Karpak 10:30etik 13:00a artean jarri dituzte.

Tabakorik gabeko eguna leloa goiburu hartuta, zigarroak bonboiengatik aldatzeko aukeraz gainera, azken 24 orduan zenbat erre den jakiteko proba egitea dago, karbono monoxidoa tabakobakoeguna.jpgdetektatzen duen tresna baten bitartez; eta mendekotasun maila ezagutzeko testa ere egiteko aukera dutehurreratutakoek. Kontzientzia hartzea da helburua, mankomunitateko arduradunek azaldu duten moduan.

Durangaldean 13.000 erretzaile

Emandako datuen arabera, EAEn, urtean, 4.000-5.000 pertsona hiltzen dira tabakoaren eraginez. Durangaldean, 13.000 erretzaile inguru daude eta 15 milioi euroko gastua egiten dute tabakotan. Geroago eta gazteago hasten direla erretzen ere ohartarazi dute; 12-13 urterekin. Informazioa eman dute karpetan, gogoratuz hilabete eskas dela banakako arreta eskaintzen dela. Mankomunitateak erretzeari uzteko ikastaroak eratzen dituela badira 10 urte, eta ehunka lagunek utzi diola diote. Informazio gehiago lortzeko eta ikastaro zein zerbitzuen berri izateko honako telefonora deitu daiteke: 94 620 05 20

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!