Lantokian euskararen erabilera bultzatu guran

Anboto 2007ko mai. 30a, 20:11

Lana eta hitza, euskara eta eguneroko beharra uztartu eta indartzeko ekimen berria jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak: LanHitz egitasmoa. Bizkaiko enpresetan ez eze, Arabako eta Gipuzkoako enpresetan euskararen erabilera sustatzeko hiru lan tresna batzen ditu egitasmo horrek: lantokietan euskararen egoeraren analisia egiteko aplikazioa, egunerokotasunean enpresetan erabiltzen diren agiri ereduen bankua eta Sugar CRM software libre euskaratua jarriko dituzte lantokien esku.

Iaz jarri zuen martxan LanHitz egitasmoa Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, foru aldundiekin eta Eudelekin elkarlanean; enpresetan euskararen erabilera sustatzea da helburua. Enpresetan euskara planak garatzeko laguntzak dira programaren zutabeetako bat, eta horien artean mota bi bereiztu dituzte: diru-laguntzak eta lanean euskaraz jarduteko lagungarri izango diren tresnak.

Azken horien artean batzen dira Jaurlaritzak, laster, enpresen esku jarriko dituen hiru tresna berriak. Euskararen egoeraren gaineko diagnosia egiteko aukera izango dute batetik; bestalde, agiri ereduen bankuaren bitartez, euskaraz edo ele bitan aurkituko dituzte enpresek ohiko diren faktura, akta, ziurtagiri edo gutunak, adibidez. Azkenik, enpresa batek bezeroarekin dituen hartu-emanak kudeatzeko SugarCRM sistema euskaratua eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!