Durangaldean ia ikastetxe guztiak itxi dituzte, gaur

Anboto 2007ko mai. 24a, 13:32

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) unibertsitate aurreko hezkuntza publikoko beharginen %65ek egin dute greba, gaur, sindikatuen arabera. LAB, ELA, EILAS eta UGT sindikatuek irakasleak, heziketa bereziko hezitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak eta autobusetako laguntzaileak deitu dituzte grebara.

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) unibertsitate aurreko hezkuntza publikoko beharginen %65ek egin dute greba, gaur, sindikatuen arabera. LAB, ELA, EILAS eta UGT sindikatuek irakasleak, heziketa bereziko hezitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak eta autobusetako laguntzaileak deitu dituzte grebara.

Durangaldeari begira, berriz, eskualdeko ia ikastetxeko guztiek itxi edo ia itxi dituzte euren ateak, LABek azaldu duenez. Horien artean aitatu dituzte Durangoko Zabalarra, Elorrioko, Zaldibarko  eta Berrizko hezkuntza zentro publikoak, Abadiñokoak eta Durangoko Zabalarra ez eze. Baita Iurretako Maiztegi. “Ermuan Anaitasuna eta San Lorentzon %50eko jarraipena izan du eta Ongarain %80koa, Atxondon, berriz, %50ak egin du greba eta Durangoko Landakon %45ak”.

Hala ere, oro har, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) daturik ez dituela azaldu du LABek, esaterako, Durango, Iurreta edo Zornotzakoak. Izan ere, azterka garaian izanik “ez da nabari eragina. Irakasleen eurak esango digute nork egin duen greba”. Joan zen astean, lurraldeka, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian deitu zituzten grebara irakasleak, “eta orduan baino nabarmenagoa izan da jarraipena”.

Lan-baldintzei dagokionez eskaeraz gain, Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren dimisioa eskatuko dute sindikatuek, “aurre akordio osoa” adostu ezean; “agerian geratu da-eta kudeaketarako gaitasun falta”. Aitatu dute ere Hezkuntza Sailaren eta CCOOen arteko akordioa ez dutela ontzat ematen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!