Zornotzako langile bat hil da, kamioiak aurretik eramanda

Anboto 2007ko mai. 17a, 14:44

Zornotzako langile bat hil da, gaur, Irunen (Gipuzkoa), Eroskiren aparkalekuan. Kamiolaria zen bera eta CCOOk hedabideei azaldu dienez, hark kamioiko kaseta utzi duenean izan da ezbeharra.

Zornotzako langile bat hil da, gaur, Irunen (Gipuzkoa), Eroskiren aparkalekuan. Kamiolaria zen bera eta CCOOk hedabideei azaldu dienez, hark kamioiko kaseta utzi duenean izan da ezbeharra.

Ibilgailu mugitu egin da kasetatik irten duen momentu honetan eta Nikolas H. J. langilea aurretik eraman du furgoneta batenganaino. Istripua 08:00etan izan da eta orduantxe hil da. Hegoa Zornotzako garraio enpresako behargina zen eta 39 urte zituen.

Hegoa enpresaren aurrean,  Zornotzan,  elkarrateratzea deitu du CCOO sindikatuak biharko, 11:30ean. Langilearen heriotza salatzeko eta segurtasun baldintza hobeak aldarrikatzeko deitu dute elkarrateratzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!