Auzitegi Konstituzionalak EAE-ANVko 133 zerrenden baliogabetzea berretsi du

Anboto 2007ko mai. 11a, 08:28

Erabakia bart 00:30 aldera jakitera eman zuten. Konstituzionalak atzera bota ditu EAE-ANVren eta ASren helegiteak, gainera ez du baztertzen etorkizunean EAE-ANV ilegalizatzea. Erabaki hau dela-eta, Eusko Abertzale Ekintzako 133 hautagaitzak eta Abertzale Sozialisten 252 zerrendek ezin izango dute udal eta foru erakundeetarako bozetan parte hartu.

Aho batez, horrelaxe erabaki du Konstituzionalak aipatu alderdiek aurkeztutako babes eskeko helegiteak atzera botatzea. ANVk 133 zerrenden baliogabetzearen kontra jarri zuen helegitea eta ASk, ordea, zerrenda guztien gainean jarri zioten baliogabetzearen kontra. Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren erabakia berretsi du.

Beraz, EAE-ANVk aurkeztutako gainerako 123 hautes-zerrendek gainerako alderdi eta zerrendekin lehiatu ahal izango dute Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeetan, Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak horien aurkako inpugnaziorik ez baitzuten aurkeztu.

Hartutako erabakia 00:30ean eman dute Konstituzionaleko 1. salako sei magistratuek. Maria Emilia Casas, Roberto Garcia Calvo, Jorge Rodriguez Zapata, Javier Delgado, Manuel Aragon eta Pablo Perez Tremps epaileek hartu dute erabakia.

Konstituzionalak onartu ditu Estatuko Fiskaltzak eta Abokatutzak aurkeztutako alegazioak. Asteburuan Auzitegi Gorenaren 61. Salak Abertzale Sozialisten kasuan kaleratutako baliogabetze epaia eta ANVren kasuan autoa berresteko eskatu zion Ministerio Publikoak Auzitegi Konstituzionalari.

85 orriko epaian, Auzitegi Konstituzionalak dio inpugnatutako zerrendetan Batasunarekin zerikusia edo harremana duten pertsonak daudela eta horrek Batasunaren "estrategia" dela, hau da, Batasunak zerrenda horiek "instrumentalizatu" dituela frogatzen duela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!