Babes elektoral lez aztertu du errekurtsoa, EAE-ANVk helegite arrunt lez sartu duen arren. Estatuko Abokatuak, Fiskaltzak eta EAE-ANVk gaur 15:00ak arteko epea izan dute alegazioak aurkezteko.
Auzitegi Gorenak Sozialista Abertzaleen hautagaitzak eta EAE-ANVren 133 hautes-zerrenda legez kanpora uztea onartu zuen, Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak bultzatuta. Durangaldeari dagokionez, EAE-ANVko Iurreta, Mañaria, Zaldibar eta Zornotzako hautes-zerrendak utzi zituzten legez kanpora.
Elkarrateratzeak
Prozesu eta hauteskunde demokratikoen alde, ilegalizaziorik ez lelopean elkarrateratzeak deitu zituen atzo ezker abertzaleak Euskal Herriko herri guztietan. Era berean, manifestazioa deitu zuten Durangon.