Greba deialdia irakaskuntza publikoan

Anboto 2007ko mai. 10a, 14:48

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) unibertsitate aurreko irakaskuntza publikoan greba egitera deitu dute sindikatuek, datorren astean. Bizkaian, maiatzaren 17rako egin dute deialdia ELA, LAB, UGT eta EILASek; Gipuzkoan, maiatzaren 15ean daude deituta greba egitera; Araban, berriz, maiatzaren 16an. Horrezaz gainera, maiatzaren 24rako, EAE osorako dago deituta greba. Dena den gaurko mahai-sektoriala dago deituta.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) unibertsitate aurreko irakaskuntza publikoan greba egitera deitu dute sindikatuek, datorren astean. Bizkaian, maiatzaren 17rako egin dute deialdia ELA, LAB, UGT eta EILASek; Gipuzkoan, maiatzaren 15ean daude deituta greba egitera; Araban, berriz, maiatzaren 16an. Horrezaz gainera, maiatzaren 24rako, EAE osorako dago deituta greba. Dena den, biharko, maiatzaren 11rako mahai-sektoriala dago deituta.

Lanuzte horrekin euren lan eskakizunen alde egiteaz gainera, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarrera salatu gura dute; izan ere, azaldu dutenez, “negoziazioari muzin egin eta alde bakarreko erabakiak inposatzeari ekin die”. Bestalde, bere aldetik, CCOOek hilaren 24rako deitu du greba EAEn.

Lanuzteen ondoren negoziazioak hasi ziren, hala ere, ez ziren akordio batera heldu sindikatuak eta Hezkuntza Saila. Sindikatuek mahai gainean jarritako eskakizunen artean daude 55 urte baino gehiago duten irakasleei lanaldia murriztea, gela bakoitzean dagoen ikasle kopurua txikitzea, irakasleria berriztatu eta handitzea, eta, soldatak igotzea, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!