Lan osasuna eta segurtasuna aldarrikatuz

Anboto 2007ko api. 27a, 14:25

Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko eguna da apirilaren 28a, eta horri begira hainbat deialdi egin dituzte sindikatuek. Guztiek ere, izandako lan istripuak hartu dituzte gogoan egunotan.

Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko eguna da apirilaren 28a, eta horri begira hainbat deialdi egin dituzte sindikatuek. Guztiek ere, izandako lan istripuak hartu dituzte gogoan egunotan. Aurreratu izan dugunez, lan osasun eta segurtasuna aldarrikatzeko lanuztea deitu du LABek, gaurko, 12:00etatik 13:00etara. “Prebentzio eskasa eta mutuen jazarpena” salatu du.

CCOOk Bilbon egin du deialdia gaurko. “Istripu arrisku eta osasunaren zaintza espezifikoa baino haratago doan kalitatearen prebentzioa” lantzera deitu ditu langileak, “lan gaixotasunen ezkutatzea ekidinez”. UGTkoek, besteak beste, prebentzioaren arloan, kongresuko gaixotasun profesionalen errege dekretu berria “benetan bete” dadin eskatzen dute, eta “osasunaren zaintza hobetzea, gaixotasun profesionalen detekzio goiztiarra segurtatzeko”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!