LABek lan osasunaren nazioarteko egunari begira lanuztea deitu du

Anboto 2007ko api. 18a, 19:17

Lan osasunaren nazioarteko eguna da apirilaren 28a. “Aldarrikapen eta borroka eguna” LAB sindikatuarentzako. Horren harira lanuztea deitu du apirilaren 27an, barikua, Prekarietateak, azpikontratazioak, lan erritmoak… hil egiten dute. Hau aldatu behar dugu! lelopean. Langileak 12:00etatik 13:00era lanuztea egitera deitu du LABek.


Lan osasunaren nazioarteko eguna da apirilaren 28a. “Aldarrikapen eta borroka eguna” LAB sindikatuarentzako. Horren harira lanuztea deitu du apirilaren 27an, barikua, Prekarietateak, azpikontratazioak, lan erritmoak… hil egiten dute. Hau aldatu behar dugu! lelopean. Langileak 12:00etatik 13:00era lanuztea egitera deitu du LABek.


Euskal Herrian, 2006an, 129 behargin hil ziren lan istripuetan, LABek jakin eragin duenez: “Gainera, 529 istripu larri izan ziren eta beste 64.897 arin. Hala ere, badira estatistiketan agertzen ez diren laneko gaixotasunak ere”. Aurten, berriz, 40 langile hil direla gogoratu dute: “Heriotzongatik ez dute inor zigortu”. Durangaldean, iaz, 22 lan istripu izan ziren eta 3 langile hil ziren; aurten, 7 istripu izan dira.

LABekoen berbetan, “lanean zela istripua izan eta hildako langileen %65 kontrata edo azpikontrata bateko da; eta 25 langile baino gutxiagoko enpresen kasuan %52. Lan erritmo itzelak jasan behar ditu %56ak; %42ak zarata oso altuak eta %28ak estresa”. Emandako datuen arabera, langileen %40ak lan monotonoak egiten ditu eta %33 bizkarreko minen kexu da: “enpresen %56,6an ez da formaziorik eskaintzen, %59ak ez dauka segurtasun edo osasun batzorderik eta arriskuen ebaluaziorik ez dauka eginda %54k”.

“Ezikusiarena”


Administrazioek “ezikusiarena” egin eta “gezurrezko estatistikak” argitaratzen dituen bitartean enpresariek ez dute prebentzio eta formaziorako dirurik inbertitzen”, salatu du sindikatuak. Etekinak eta mozkinak lortzea da “helburu bakarra” gaineratu dutenez, “eta hori da langile guztiok ordaintzen duguna lesio etengabeko eta gaixotasun larriekin; eta baita geure biziarekin ere”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!