AHT Gelditu! Elkarlaneko 15 kideri desordena publikoagatiko falta egotzi die

Anboto 2007ko api. 16a, 15:28

Desordena publikoagatiko falta egotzi die Bilboko Instrukzio Epaitegiak AHT Gelditu! Elkarlaneko 15 kideri; horietako bost durangarrak. Sententzia eman du epaitegiak eta jakinarazpena jaso ondoren epaia errekurrituko dute. 10 eguneko lokalizazio iraunkorrera zigortu dituzte.

Joan zen azaroan Euskalduna Jauregian egindako Euskal ‘Y’aren aurkezpenean gertatutakoagatik izan zuten epaiketa martxoaren erdialdera eta oraintxe atera da sententzia. Egitasmoari buruzko informazioa zabaltzeko izandako ekitaldira “euren iritzia zabaltzeko” bertaratu ziren AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak; EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxe ere izan zen ekitaldia eta “gutun bat helarazten” ere saiatu ziren.

Identifikatu egin zituzten bertaratutakoak eta orain hilabete inguru epaiketa izan dute, desordena publikoagatiko faltagatik. 10 eguneko lokalizazio iraunkorrera zigortu dituzte eta epaia errekurrituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!