Martxan da Bizkaiko pintxo lehiaketa

Anboto 2007ko api. 13a, 15:28

Bizkaiko IV. Pintxo Txapelketak 150 parte hartzaile batu gura ditu, aurten; iazkoren bikoitza. Horrezaz gainera, nobedade moduan enpresa arteko foroa sortu gura dute. Landakogunean izango da finalera ailegatuko diren pintxoen arteko azken aukeraketa —maiatzaren 22an— eta “bertan ostalariak eta hornitzaileak hartu-emanean jartzeko espazioa” sortu gura da.

Bizkaiko IV. Pintxo Txapelketak 150 parte hartzaile batu gura ditu, aurten; iazkoren bikoitza. Horrezaz gainera, nobedade moduan enpresa arteko foroa sortu gura dute. Landakogunean izango da finalera ailegatuko diren pintxoen arteko azken aukeraketa —maiatzaren 22an— eta “bertan ostalariak eta hornitzaileak hartu-emanean jartzeko espazioa” sortu gura da.

Apirilaren 21ean jarriko da martxan txapelketa. Lau asteburuan jarraian, zapatu eta domeketan, parte hartuko duten ostalariek lehiaketarako pintxoak — gehienez laurekin parte hartu dezakete— atera beharko dituzte, zeintzuk diren argi erakutsita. Maiatzaren 13ra bitartean luzatuko den 1. zati horretan epaimahai igaroko da bertotik: “Batez ere guztiak probatzeko aukera izan dezagun luzatzen da horrenbeste. Epaimahai bi igarotzen dira gainera: lehenengoak nor den esango du; bigarrena, berriz, bezero ezezagun gisa joan ohi da”. Eguneroko pintxoak dira lehiaketan parte hartzen dutenak eta, behin amaituta, ostalariek pintxo hori gutxienez hile bian mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Halaxe azaldu du, gaur, lehiaketaren aurkezpenean Bizkaia Martxan merkatarien federazioko lehendakari Xabier Zelaiak.

Azken aukeraketa

Finala maiatzaren 22an egingo dute, Landakogunean, aurten. Gernikan egin zituzten lehenengo edizio biak eta, iaz, Arteagako Gazteluan: “Iazko arrakasta itzela izan zen; 500 lagunetik gora batu ginen. Horren aurrean, eta jende gehiago hurreratzea gura genuela aintzat hartuta Landakogunea espazio egokitzat jo genuen”, dio Zelaiak. 2005ean, 40 parte hartzaile batu zituen eta, iaz, 80. Aurten 150 parte hartzaile egotea gura lukete.

Finalera 15 pintxo ailegatuko dira eta bertan egin beharko dute parte hartzaileek. Pertsona ezagunek parte hartzen dute epaimahaian, gehienbat sukaldariek osatzen duten arren: “iaz Miss Euskadi, Urko, Loli Astoreka edo Espainiako futbol selekzioko sukaldaria izan ziren, esaterako”, gogoratu Bizkaia Martxaneko lehendakariorde Jose Cebrecosek. Aitatu, bestalde, finalera heldutako 15 establezimenduko ordezkari banak osatutako epaimahaia ere izaten da eta horrek ere saria ematen du.

Lehiaketaren irabazleak 1000 euro lortuko ditu, 2. ak 500 eta 3.ak 200. Horrezaz gainera, sukaldari txapel bana ere jasotzen. Diploma ere jasotzen dute parte hartzaile guztiek, eta, bat berezi finalistek.

Irudimena eta kalitatea "itzela"

Bizkaian “ostalaritza eta komertzioa dinamizatu guran” sortu zen pintxo lehiaketa eta herrialdeko hainbat ostalarik parte hartzen dute. Gernika ingurukoa eta Basaurikoak animatzen ez dira gehien Zelaiaren berbetan: “Urduña, Ondarroa, Trapagakoak… ere. Durangaldekoak gehiago animatu gura ditugu. Iaz, Durangoko zortzik, Elorrioko eta Zornotza banaka batzuk eta Abadiñoko batek parte hartu zuten”. Zaporea eta orijinaltasuna 10 puntura artean baloratzen da eta aurkezpenean, gehienez, bost puntu lortu daitezke: “Irudimena itzela da eta kalitatea ere bai. Benetako miniatura-sukaldaritza” da.

Lehiaketa antolatzeko 35.000 euro inguruko aurrekontua izan dute eta Durangoko Udalarena ez eze beste hainbat erakunde pribaturen laguntza izan dute.
Informazio gehiago lortzeko honako telefonora deitu daiteke: 94 620 36 63

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!