Gasaren tarifa %2,74 jaitsiko da kontsumitzaileentzat

Anboto 2007ko api. 11a, 11:17

Gas naturalaren tarifa %2,74 merketuko da, apirilaren 12tik aurrera, etxeko kontsumitzaileentzat; industria eta komertzioetako kontsumitzaileentzat jaitsiera bikoitza izan da, %5,41. Halaxe eman du jakitera Espainiako Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioak.

Lehengaiaren kostuaren jaitsierari eta dolarrarekiko euroaren balio-irabazteari erantzuten dio jaitsierak, azaldu dutenez.
Gas naturalaren erregulatutako tarifak hiru hilean behin errebisatzen dira (urtarrila, apirila, uztaila eta urria), kalkulu formula batekin bat eginda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!