Enpresa sortzeko asmoa dutenentzako ikastaroa eratu dute

Anboto 2007ko api. 12a, 11:16

Durangaldean enpresa berriak sortzeko asmoa dutenei zuzenduta ikastaroa jarriko du martxan, maiatzean, Durangaldeko Behargintzak. Durangaldeko Mankomunitatearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Prestakuntza Sailarekin batera eratu dute hori, Eudel eta BBK Gazte Lanbideanen laguntzarekin ez eze. Datorren maiatzaren 7an hasita, astebeteko iraupena izango du horrek; guztira, 20 ordu batuz, bertoko arduradunek azaldu dutenez.

Durangaldeko Behargintzan bertan izango dira eskolak, astelehenetik barikura bitartean, esandako moduan, eta, 16:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea, berriz, hil honen 23an zabalduko dute, eta maiatzaren 4ra arte izango dute horretarako aukera parte hartu gura dutenek. Halaxe eman dute jakitera Durangaldeko Behargintzako ordezkariek. Argitu dutenaren arabera, hiru atal nagusitan banatuko dira ikastaro horren edukiak: Komunikazio Plana, Merkataritza Plana eta Denboraren kudeaketa, hain zuzen ere.

Lau espezialitate Lanbide Heziketan

Beste alde batetik, Lanbide Heziketarako matrikulazio epea ere zabaldu dute, dagoeneko. Eskola bako gazteei zuzendutako eskaintza da hori; 16 eta 20 urte bitarteko gazteei, hain zuzen ere. Ikasturte berriari begira, honako lau espezialitate eskainiko dituzte, guztiak are urte biren barruan egitekoak: taberna-jatetxeetan jarduteko zerbitzu-laguntzaile izatekoa, metal-arotzerian langile jardutekoa, instalazio elektrikoetan lan egitekoa, eta, lorategi eta mintegietan behargin jardutekoa.
Laurotarako formazioa eskainiko dute, Durangaldeko Behargintzako arduradunek jakitera eman dutenaren arabera. Gainera, argitu dutenez, bigarren ikasturtean enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute ikasleek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!