Garabilariek lanuzteak deitzea aztertzen dihardute

Anboto 2007ko mar. 27a, 09:30

Aseguru-etxeekin tarifen inguruko negoziazioei berriro heldu gura die Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) garabilariek, eta, horren haritik, “lanuzte teknikoak” egitea aztertzen dihardute, errepidean laguntzeko euskal elkarteak (AEBEAC) jakitera eman duenez. Astebururo egingo lituzkete lanuzteak, aurrera eginez gero; lehenengoa zapatu honetantxe, martxoaren 31n. Aseguru-etxeak akordioak bete ez dituztela diote garabilariek.

Protestaldiarekin aseguru-entitateek tarifen gaineko negoziazioetan erakutsi duten jarrera salatu gura dute. Horren ildotik, asteon hasita martxan izan daitezke lanuzteetan, negoziatzeko asmoa agertzen duten konpainiek izango dute lehentasuna. Gainerakoei ere eskainiko die zerbitzua, “hala ere, ilaran azkenak izanik, itxaronaldi luzeak egongo dira eta zerbitzua bete ezin bada, ez da beteko”.

Jaurlaritzak takografoa jartzea “inposatu” izanari ere “akats itzela” deritze: “24 orduan jardun zezakeen garabiak lehen, orain, 8-9 orduan bakarrik. Hala ere, lanaren ezaugarriengatik noiz egon daitezkeen matxurak edo istripuak ezin da jakin”. 24 orduko zerbitzu defendatzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!