Irakaskuntzan protestei ekingo die berriro

Anboto 2007ko mar. 28a, 20:28

STEE-EILAS, LAB, ELA eta UGT sindikatuek Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) unibertsitatetik kanpoko hezkuntza publikoan, berriz ere, protesta ekintzei ekingo diela iragarri dute hedabideen aurrean; ikastetxez ikastetxe joan dira beharginei mobilizazioen berri emateko.

STEE-EILAS, LAB, ELA eta UGT sindikatuek Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) unibertsitatetik kanpoko hezkuntza publikoan, berriz ere, protesta ekintzei ekingo diela iragarri dute hedabideen aurrean; ikastetxez ikastetxe joan dira beharginei mobilizazioen berri emateko. Lan baldintza “hobeak” eskatzen dituzte, eta Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren proposamena “onartezina” dela diote.

Administraziotik agertutako jarrerarekin “haserre” daudela gaineratu dute sindikatuek, eta ez dutela baztertzen grebaren bat edo beste deitzea. Joan zen azaroan greba egunak deitu zituzten Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. Orduan, sindikatuen arabera, Bizkaian, bat egin zuten 12.000 irakasleen %75ek. Lakuaren, arabera, berriz, jarraipena %54,4koa izan zen.

Lan baldintzen hobekuntzan hainbat hobekuntza eskatu izan dituzte: langile mota berriak sortzea, 55 urtetik gorako irakasleentzat eskola-orduak gutxitzea, talde bakoitzeko irakasle eta langile gehiago egotea eta egonkortasun hitzarmenari eustea, besteak beste. Akordio batera ez dira heldu administrazio eta sindikatuak. Sindikatuek azaldu dutenez, Hezkuntza sailaren proposamenak “irakaskuntza publikoak dituen beharrak ez ditu asetzen”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!