Durangoko Plataforma Feministak manifestazinoa deitu du gaurko

Anboto 2007ko mar. 8a, 12:52

Martxoaren 8a. Egun hori gogoan hartzeko dei zabala egin dute berdintasunaren arloan diharduten instituzio zein kolektiboek; beraz, Durangaldeak ere agenda zabala batzen du Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, aldarri zein gogoetara gonbidatuz. Adibide bat baino ez da martxoaren 8an, iazko testigua hartuz, Gure eskubideen alde martxan lelopean Durangoko Plataforma Feministak deitutako manifestazioa. Durangalde osoari zabaldutako deia da, hitzordua, 20:00etan, Andra Marian.

Izan ere, herriz-herriz eratutako ekitaldi sorta zabala da. Egunean bertan egingo dute elkarretaratzea Elorrion ere, 19:00etan, plazan; eta, Abadiñon, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin lotutako manifestua irakurriko dute Traña-Matienako Udal Bulegoan, 12:15ean. Berdin egingo da, 19:00etan, Errota kultur etxean; aurretik, baina, dantza eta laburmetraia baten proiekzioa izango dira. Berrizen, berriz, Como disfrutar del sexo siendo mujer erakustaldi-berbaldia eratu dute. Kultur Etxean, 17:30ean, sex-shop bateko ordezkari batek jardungo dau hainbat tramankulurekin. Zaldibarren, 18:00etan, Umorea eta emakumea hartuko ditu hizpide Rakel Imazek (Trokolo), eskolako aretoan.

Lilakrosa

Asteburuari begira ere hainbat ekitaldi eratu dituzte Durangaldeko herrietan. Bihar, Miarritzeko Ballet Junior 2-ak Ibilladi dantza saioa eskainiko du, Arriola antzokian, 22:30ean; Durangon, berriz, Mundu berri bat musika emanaldia izango da Durangoko Tabira Musika Bandaren eskutik Andra Mariako elizpean, 20:00etan. Zapatuan, bestalde, Mujeres en sus camas antzezlana taularatuko du Tanttaka antzerki taldeak, 20:00etan, San Agustin kulturgunean.

Lilakrosak, berdintasunaren aldeko lasteketa ere izango da, martxoaren 11an. Ezkurdin irtengo dau lasterketak 12:00etan eta Durangoko erdigunetik igaroko da.

Zaldibarren ere Drag bakarrizketak antzezlana aurkeztuko du Jesus Segurak, martxoaren 9an, 22:30ean, herri-eskolako aretoan, eta, 10ean, berriz, afaria eta erromeria izango dira, 21:30ean. Oihergi musika taldeak girotuko du herri-eskolan izango den afalostekoa.

Abadiñon, Las mujeres abriendo camino por la igualdad ¿como participar, quienes y para que? mahaingurua izango da datorren martxoaren 13an, Errota kultur etxean. Anabel sanz, Basauriko berdintasun teknikari eta Bizkaiko Emakume Asanbladako partaideak jardungo du hizlari, 19:00etan hasiko den ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!