Durangaldeko ordezkaritza Ferroforma azokan, berriz ere

Anboto 2007ko mar. 8a, 10:17

Antolatzaileen berbetan “Sektorean egiten den munduko azokarik garrantzitsuena” dena hartuko du, egunotan, Bilbao Exhibicion Centerrek (BEC): Brikolaje eta burnigintzako Ferroforma azoka, hain zuzen ere. Inoiz baino kanpotar gehiago batu du, aurten, gainera: enpresen %57 da atzerrikoa, azaldu dutenez. Bost kontinenteetako 28 herrialdetako 1.314 enpresa dagoz ordezkatuta, prestatutako 994 erakustokietan. Horien guztien artean Durangaldeko ordezkaritza ere badago: Elorrioko La Industrial Cerrajera S. A. (LINCE); Abadiñoko IMCOINSA; Zornotzako Amilibia y De la Iglesia S. A. (AMIG); eta Ermuko Herramientas Ermua (Zubi-Ondo), esaterako.

Atzo zabaldu zituen ateak 17. aldia duen eta urte birik behin egiten den Ferroforma azokak; “euskal industriaren erakusleiho garrantzitsua” domekara arte izango da zabalik, burnigintza eta brikolajean izandako azkeneko aurrerapenak ezagutzeko aukera emanez. Sektoreka banatu dute azoka, eta honakoak dira nagusi: eskuzko herraminta (%18), industri-hornidurak (%17), burdineria eta etxea (%12), sarrailagintza (%11), makina eroangarria (%7), eraikuntzarako hornidura (%4), dekorazioa (%4) eta lan-babesa (%3).

Mundu osotik

Egokitutako sei pabiloietan, Alemania, Suiza eta Britainia handiaz gainera, Frantzia, Italia eta Portugal egongo dira ordezkatuta. Txinak biderkatu egin da bere erakusteko lekua eta, lehenengoz, Indiako ordezkaritza ere bertaratu da. Taiwan eta Koreakoak ez eze, Australia, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Eslovenia, Amerikako Estatu Batuak, Finlandia, Holanda, Hong Kong, Irlanda, Japon, Pakistan, Suedia, Turkia eta Txekia Errepublikako enpresak batu dira.

Azoka etenik gabe dago zabalik egunotan, 10:00etatik 19:00etara bitartean.
Antolatzaileen berbetan, erakustokietan hainbat nobedade batuko dituzte: parasitoen kontrako aerosola, erabilera bakarreko instanteko barbakoa, tximinientzako enbor ekologikoak, beroaren kontrako pintura, erradio prentsa-makina, infragorri bidezko termometroa, sonometroak…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!