Artisautza sustatzeko lan-estrategia falta salatu dute

Anboto 2007ko ots. 28a, 15:55

Orain dela urteak “zaharkitutako” laguntza puntualen dekretuaren aldekoa ei da Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikorako Sailaren “apustu bakarra”, eta “ez dauka artisautza sektorea bultzatzeko lan-estrategiarik”. Ondorio hori atera du Arbasok foru arduradunekin batzartu ondoren.

Azaldu dabenez,  “tramitezko batzar koiunturala izan da: konpromiso zehatzik gabekoa”. Sektorearen inguruko oinarrizko informazio falta ere salatu dute: “Urteak direla euren esku behar lukeena, sektorearen urteko egoera errealismoz baloratzeko”.

Arbasoko lehendakari Bernart Vidalen berbetan, “sektorekook krisi garrantzitsua ikusten dugu eta ezinbestekoa da artisau-lanen hedatze eta komertzializazioa babestea. Ematen du instituzioa guztiz gaindituta dagoela; artisautza-egitasmo zehatzak aurrera eroateko giza baliabide falta dago”. Batzar gehiagotarako atea zabalik geratu ei da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!