Bizkaiko Berrikuntza Behatokia aurkeztu dute

Anboto 2007ko ots. 20a, 11:47

Barrixe, Bizkaiko Berrikuntza Behatokia aurkeztu dute, asteon, Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Saileko diputatu Ricardo Barainkak eta Bilboko Merkataritza Ganbarako presidente Ignacio Etxeberriak.

Barrixe, Bizkaiko Berrikuntza Behatokia aurkeztu dute, asteon, Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Saileko diputatu Ricardo Barainkak eta Bilboko Merkataritza Ganbarako presidente Ignacio Etxeberriak.

“Barrixe Bizkaiko berrikuntzarako erraztasun berria da”, Barainkak aurkezpenean azaldutakoaren arabera. “Era berean, sortutako webgunearekin, www.barrixe.com, edozein pertsonak Bizkaiko berrikuntzaren egoera zein den jakitea izango du. Eraberritzearen arloan etorkizunak zer dakarren jakiteko aukera izango dugu behatoki horren bitartez”.

Azken bost urtean, Bizkaiko hiru enpresatik bik berriztatu dute. Horrela azaldu du Etxebarriak, Bilboko Merkataritza Ganbarak eta Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Sailak berrikuntzaren gainean egindako azken inkestaren datuak jakitera ematean. Hala ere, pisu handiena 120 langiletik gora dituen enpresek hartzen dute. Bilboko Merkataritza Ganbarako presidentearen berbetan, “produkzioaren alorra hobetzen lagundu du eraberritzeak”.

Alor horretan aurrera ez egiteko arrazoi nagusi bi aitatu izan ditu Etxebarriak, Europa mailan oso garrantzitsutzat jotzen dena: “Ez da sumatzen enpresarako erabilgarri denik, batetik; bestetik, beste lehentasun batzuk dituztela”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!