Formalizatutako abalak %19 gehitu ditu Elkargik

Anboto 2007ko ots. 15a, 13:00

Durangon bulego berria zabaldu zuen Elkargik, Elkarrekiko Garantia Elkarteak, iaz, bere Hedapen Planaren lehenengo fasearen barruan. Durangon ez eze, Bergaran eta Zaragozan ere zabaldu ditu. Hori aintzat hartuta, 2006a urte “bikaina” izan dela eman dute jakitera: “Elkartearen jarduerarekin erlazioa duten zifra esanguratsu ia denen eboluzioan, errekorrak gainditu ditugu: formalizatutako abalen tamainan, indarreko abaletan, bazkide barri diren enpresen zenbatekoan, baliabide propio zein berankortasun-eta kobraezinen-ratioetan”.

Durango eta Bergarako bulego berriekin “deszentralizazioa” ere abiatu zuten iazko urtean: “Zaragozako bulegoarekin lurralde-hedapena ere eginez”.

Elkargik, 2006an, 253 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoko abalak formalizatu ditu (2005ean baino %19 gehiago), “Sozietateak formalizatutako abalen kopuru historiko orokorra 2.634 milioi eurotara igoz”. Indarreko arriskua, berriz, 742 milioi eurotan kokatu da eta zerga aurreko irabaziak %19 hazi dira: 3,12 milioi euro. Bestalde, sozietate oinarria 405 enpresa berritan handitu dute (9.166 enpresa bazkide izateraino), arduradunek azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!