Doako defentsa izango dute kontsumitzaileek auzitegietan

Anboto 2007ko ots. 1a, 11:26

Kontsumitzaileek enpresen aurkako epaiketetan doako defentsa izan dezaten akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak eta Euskadiko Kontsumitzaileen Elkarteak. Akordioak auzitegietara jo eta, gehienez, 900 euro eskatzen duten Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako kontsumitzaileei eragingo die. Horrela, epaiketa horiek Jaurlaritzak eta Euskadiko Kontsumitzaileen Elkarteak ordainduko dituzte.

Jaurlaritzak 450 euro baino gehiagoko eskaeretarako 150 euroko diru-laguntzak emango ditu, kontsumitzaileen defentsa bermatzeko, azaldu dutenez; 450 euroko eskaera egiten dutenei, berriz, 200 eurokoa. Akordioa Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak (EKA), Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontsumitzailearen Batasunak eta Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak sinatu dute.

Bete beharreko baldintzak honakoak dira: elkarteotako batean izena emanda egotea — urteko kuota 50 euro dira—, enpresa edo profesional bati egin behar zaion eskaera 900 euro baino gutxiagokoa izatea, eta, elkartearen erabakia errespetatzea; horrek erabakiko du auzitegira jo ala ez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!