AIC inteligentzia zentroko lehenengo harria jarri dute

Anboto 2007ko urt. 18a, 13:11

Automotive Intelligence Center (AIC), automozioaren inteligentzia zentroa izango denaren lehenengo harria jarri dute, gaur. Bizkaiko aldun nagusia, Zornotza eta Ermuako alkateak, Jaurlaritzako ordezkariak eta AICkoak izan dira 11:00etan hasitako ekitaldian, besteren artean.

Automotive Intelligence Center (AIC), automozioaren inteligentzia zentroa izango denaren lehenengo harria jarri dute, gaur. Bizkaiko aldun nagusia, Zornotza eta Ermuako alkateak, Jaurlaritzako ordezkariak eta AICkoak izan dira 11:00etan hasitako ekitaldian, besteren artean.

Zornotzako Boroa auzoan eta Ermuan izango ditu kokalekuak AICek eta Europako bakarra izango da, 180 pertsonari lana emanez. Horrela azaldu zuten, iaz, egitasmoaren berri ematerakoan. Sektorearekin lotutako gaietan "nazioarteko erreferente" izan gura du inteligentzia zentro horrek; aldi berean, baita automozio sektorean balorea sortzea eta bere lehiakortasuna handitzea ere.

Fase bitan garatuko da egitasmoa. Zornotzan garatuko da lehenengoa, 50.000 metro koadro batuko dituen eraikinarekin. Bertan ikerketa, garapena eta berrikuntzako (I G B) sei unitate batuko dituzte, formazio zentro bat, produkzio unitate bi eta enpresa-inkubadore bat. Bigarren fasea garatuko litzateke Ermuan.

Egitasmoak 42 milioi euroko inbertsioa eskatuko du eta helburuen artean dagoz automozioarekin lotutako oinarrizko ikerketa eta aplikazioa, sektoreko maila profesional guztietan formazioa eta automozioan balio erantsi handia duten enpresa egitasmo berrien sorrera endogenoa sustatzea; baita egitasmo berritzaileak erakartzea ere.

Inteligentzia zentro hori AIC Fundazioaren inguruan egituratuko da, Bizkaiko Aldundiak, Euskadiko automozio klusterrak, ACICAEk, bost industri enpresek eta Ermua eta Zornotzako Udalek osatutakoa. Urrian formalizatu zuten eraketa ofiziala kontituzio-akta sinatuz eta patronatoaren lehenengo bilerarekin. Lehendakari, berriz, Bizkaiko aldun nagusi Jose Luis Bilbao aukeratu zuten. Aldundiak AIC-Automotive Intelligence Center sortzeko 30.000 euro bideratu ditu, ondare-hornidura gisa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!