2006an, 118 enpresa sortu dira Durangaldean

Anboto 2007ko urt. 18a, 13:03

Bilboko Merkataritza Ganbarak emandako datuen arabera, Durangaldean, 118 enpresa barri sortu ziren 2006an; Bizkaian, oro har, 2.987 sortu ziren, 322 milioi euroko ekarpen kapitalarekin. 2005eko datuekin alderatuta, 208 enpresa gehiago sortu dira.

Bilboko Merkataritza Ganbarak emandako datuen arabera, Durangaldean, 118 enpresa barri sortu ziren 2006an; Bizkaian, oro har, 2.987 sortu ziren, 322 milioi euroko ekarpen kapitalarekin. 2005eko datuekin alderatuta, 208 enpresa gehiago sortu dira.

Enkanterrien (48 enpresa barri) aurretik, azkenaurrekoa da Durangaldea. Bilbo (1.288) eta Uribe (786) dira lehenengoak, Ezkerraldea (352), Arratia (265) eta Busturia-Markina (130), gero.

Zerbitzu sektorea da nagusi Bizkaian, sortutako enpresa berrien %64 batuz. Arlo horretan sortutako 1.912 sozietate berrietatik 771 higiezinetako jarduerari eta enpresentzako zerbitzuei lotutakoak dira; 541 enpresek helburu soziala komertzio eta ibilgailu konponketa sektoreekin dute lotura eta 200 zerbitzu publiko edo pertsonaleko enpresak dira. Bitartekaritza finantzarioan jarduten dute 156k, ostalaritzarekin lotuta 142k, eta 102k garraio eta komunikabideetan. Eraikuntzarekin lotutako enpresa berriak %18,8 dira eta industri sektorekoak %17,1.

Lan istripua

Joan zen astean, 58 urteko I. C. C. durangar langileari metalezko atea erori jakon gainera, Abadiñon lanean ziharduela. Galdakaoko erietxera eroan zuten, DYAko arduradunek azaldu zutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!