Recyde bereganatzeko akordioa adostu du CIE-Automotive-ek

Anboto 2007ko urt. 18a, 12:51

Durangaldean hiru lantoki dituen —Inyectametal (Abadiño), Udalbide (Izurtza) eta Egaña (Berriz)— CIE-Automotive taldeak akordioa adostu du Recyde taldea (Araba) bereganatzeko. Berrizen Zentro Teknologikoa ere badaukan enpresa taldeak 36,5 milioi euroko inbertsioa egin beharko du horretarako, zabaldu dutenez.

Bederatzi produkzio lantoki ditu Recyde taldeak: sei Hego Euskal Herrian, bat Mexikon eta Txekiar Errepublikan bi.

Akordioa ixterako orduan Alcasting S. L. Fundazioko partaidetza guztiekin lotuta, erosteko eta saltzeko aukera kontratua sinatuko du CIE-Automotivek; horretarako, beste 6,5 milioi euro inbertituko dituelarik.

Recyde bereganatuta CIE-Automotive taldeak direkziorako, transmisiorako, motorrerako, esekidurarako edo frenoetarako osagaien mekanizazio gaitasuna "handitzea" eta "sendotzea" lortuko duela uste du enpresak. Izan ere, jakitera eman dutenez, industri tradizio handiko taldea da Recyde; kalitate eta teknologia estandar "onenak" ditu, 25 injineru dituen ikerketa, garapena eta berrikuntza (I G B) unitate propioarekin. Bertan, 460 beharginek dihardute eta, 2006 urtean, enpresaren fakturazioa 75 milioi euro ingurukoa izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!