Kontrolatu gabeko ganadua batzeari lotutako tasa berria

Anboto 2007ko urt. 16a, 11:10

Albaitarien zerbitzuaren gaineko tasa arautzen duen dekretua aldatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Kontrolatu gabeko ganadua batzeko zerbitzua eskaintzen du Aldundiak, horrek aberearen jabeari, eta, gertatutakoaren erantzuleari, ezelango kosturik eragin gabe. Beraz, esku hartzea eragin duen aberearen arduradunak ordaindu beharreko tasa jartzea "beharrezkotzat" jo dute; aberea batu eta hori gordetzeak eragindako kostuak ordainduko dira.

Albaitarien zerbitzuaren gaineko tasa arautzen duen dekretua aldatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Kontrolatu gabeko ganadua batzeko zerbitzua eskaintzen du Aldundiak, horrek aberearen jabeari, eta, gertatutakoaren erantzuleari, ezelango kosturik eragin gabe. Beraz, esku hartzea eragin duen aberearen arduradunak ordaindu beharreko tasa jartzea “beharrezkotzat” jo dute; aberea batu eta hori gordetzeak eragindako kostuak ordainduko dira.

Aldunditik azaldu dutenez, ganadua batzeko pertsona biren beharra dagoela-eta, orduko 59,50 euro zehaztu dira —bataz bestean hiru ordu behar ohi dira— eta ibilgailuaren gastuari lotuta 56 euro —urtean 14.000 euroko gastua denetik abiatuta eta bataz bestean 250 irteera—. Azkenik, animalia batzeko erabilitako azkon anestesikoari lotuta beste 60 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!