Justiziako langileek greba bertan behera utzi dute

Anboto 2007ko urt. 10a, 15:17

EAEko Justizia Administrazioko langileek 2006ko urriaz geroztik egiten ziharduten greba bertan behera uztea erabaki dute. Jaurlaritzaren azken proposamenaren alde %57k egin dute, eta %43k kontra. Bizkaian izan dira emaitza estuenak, langileen %53k egin dute alde, eta %47k kontra. Durangoko epaitegian 31k egin dute greba.

Sindikatuen artean ere desadostasunak izan dira: ELA greba jarraitzearen alde agertu da, eta gainerakoak —LAB, CCOO, CSIF, UGT— Jaurlaritzaren proposamena onartzearen alde. Jaurlaritza pozik agertu da. Soldaten %7,25eko igoera onartu dute —zati bitan ordaintzekoa— eta ahal den heinean, Jaurlaritzak Lakuako funtzionarioentzako sistema eta eskubideak aplikatzea planteatu dute. Bestalde, lanpostuak baloratzeko prozesua ere berdina izango da denentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!