Cafés Baqué eta Olazar txapelketak azken txanpan sartu dira

Anboto 2006ko aza. 30a, 12:12

Eskualdean jokatzen ari diren bi txapelketak, Cafés Baqué eta Olazar, une erabakigarrietan sartu dira. Datorren eguaztenean Baquéko finalak jokatuko dira, Atxondoko frontoian. Kadeteetan Merino errioxarra eta Perez sestaoarra izango dira aurrez aurre, eta gazteetan Rico errioxarra eta Urrutikoetxea zaratamoarra lehiatuko dira. Partidak 11:30ean hasiko dira.

Zaldibarko Olazar txapelketa ere azken txanpan sartuta dago. Atzo final-laurdenetako partidak jokatu ziren, eta hilaren 30era arteko eguenetan finaleko protagonistak ebatziko dira. Abenduaren 7an jokatuko dira  binakako lehen final-aurrekoak.

Hilaren 14an, lau t’erdiko finalerdietan, Amantegi abadiñarra eta Olaetxea gipuzkarraren aurka ariko da. Hilaren 21ean, binakako finalerdietako bigarren partida jokatuko dute Gonzalez berriztarrak eta Erauskinek Abad eta Izaren kontra. Final biak hilaren 30ean izango dira, Zaldibarko Olazar frontoian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!