Durangaldean ere ikastetxe gehienak itxi dituzte

Anboto 2006ko aza. 30a, 20:10

Sindikatuek zabaldutakoaren arabera, 144 ikastetxek egin dute bat, gaur, Bizkaian, irakaskuntzan deitutako grebarekin. ELA, LAB, EILAS eta UGT sindikatuek deitu dute lanuztea, eta Bizkaiko unibertsitatetik kanpoko hezkuntza publikoko 12.000 irakasleen uek egin du greba. Gaur goizean kaleratutako datuak dira horiek. Lakuako Gobernuak bestelako datua eman du eta lanuzteak batez beste T,4ko jarraipena izan duela esan du. Batez ere, Lehen Hezkuntzan izan du eragina grebak, LABek azaldu duenez. Durangaldean, •eko jarraipena izan du, Fray Juan de Zumarraga Institutua, Hizkuntza Eskola eta Helduen Hezkuntza (HH) kontuan hartu gabe. Hirurak ere Durangon.

Sindikatuek zabaldutakoaren arabera, 144 ikastetxek egin dute bat, gaur, Bizkaian, irakaskuntzan deitutako grebarekin. ELA, LAB, EILAS eta UGT sindikatuek deitu dute lanuztea, eta Bizkaiko unibertsitatetik kanpoko hezkuntza publikoko 12.000 irakasleen uek egin du greba. Gaur goizean kaleratutako datuak dira horiek.
Batez ere, Lehen Hezkuntzan izan du eragina grebak, LABek azaldu duenez. Durangaldean, eko jarraipena izan du Fray Juan de Zumarraga Institutua, Hizkuntza Eskola eta Helduen Hezkuntza (HH) kontuan hartu gabe. Hirurak ere Durangon.


Horrela argitu dute LAB sindikatutik. “Fray Juan de Zumarra Institutuan ez dute itxi, baina, €an norberaren atxikimendua agertu dute langileek. Hizkuntza eskolan eta HHn ere grebarekin bat egin dute langile batzuk”. Landako eta Zabalarra (Durango) eskolak itxi egin dituzte eta Juan Orobiogoitia BHI ere itxi dute. “Berdin gertatu da, Abadiño, Elorrio, Atxondo, Berriz eta Ermuan. Zaldibarren ere itxita izan da, baina, jai eguna zuten”.

Hezkuntza sailaren menpeko ikastetxeetako langile guztiak deitu dituzte, Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino: funtzionarioak diren irakasleak, ez direnak, eta sukaldeetako, garbiketako eta autobusetako langileak. Grebaren bidez lan baldintzetan hainbat hobekuntza eskatzen dituzte: langile mota berriak sortzea, 55 urtetik gorako irakasleentzat eskola-orduak gutxitzea, talde bakoitzeko irakasle eta langile gehiago egotea, egonkortasun hitzarmenari eustea eta ordezko langileei udako hilabeteak ordaintzea. Bilbon manifestazioa egin dute, gaur, LABek jakinarazi duenez, 2.500 lagunetik gora batu dira bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!