73 milioiko gastua eragin zuten lan istripuek, iaz, EAEn

Anboto 2006ko abe. 6a, 18:46

Lan istripuek, iaz, 73 milioi euroko — % 58 langile gastuak— gastua eragin dute EAEn, eta, istripuok saihesteko milioi bat euro nahikoa zirela jakinarazi du Jaurlaritzako Lan sailburu Joseba Azkarragak. Guztira, 44.613 istripu gertatu ei ziren EAEn, 11.656 enpresatan. Zerbitzuetakoak ziren % 42, industria arlokoak % 36, eta eraikuntzakoak % 21.

Durangaldean bederatzi lan istripu izan ziren eta langile bat hil zen, Gara.net-en batutako datuen arabera. 2006an, berriz, hiru dira hildakoak eta 21 izan dira lan istripuak; azkena, astelehenean, Iurretan: autoeskolako 52 urteko Durangoko langilea zauritu zen, motozikleta bat kamioira igotzen ziharduela gainera jausita.

Laneko segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen txostena hartu du hizpide Azkarragak, esanez, ugazaba asko ez direla jabe istripuen benetako kostuaz: paperak egunean dituzte, baina, ez ei dihardute “benetako prebentzioan”. Sentsibilizazioari eta lan ikuskaritza indartzeari premiazkoa deritzo, “kostu ekonomikoaz gainera, giza kostu handiak dagoz-eta. Istripuak sektore guztietan gertatzen direla dio, kontratu mota, antzinatasun edo azpikontratazioekin lotuta egon gabe. Arriskuak jakinekoak ziren istripuen % 80an; zelan saihestu ikertuta zegoen % 77an; prebentzio neurriak, hala ere, % 62an bakarrik zeuden hartuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!