Lurraren kutsaduraren prebentzioa eta zuzenketa aztergai

Anboto 2006ko abe. 6a, 18:53

Lurraren kutsaduraren prebentzio eta zuzenketaren gaineko araudia betetzeko gakoak erraztea, batetik, eta, bestetik, lurraren kalitatearen kudeaketa egokia eroateko gakoak eskaintzea: helburu horiexek dituzten jardunaldiak eratu ditu Bilbaoko Merkataritza Ganbarak.

Lurraren kutsaduraren prebentzio eta zuzenketaren gaineko araudia betetzeko gakoak erraztea, batetik, eta, bestetik, lurraren kalitatearen kudeaketa egokia eroateko gakoak eskaintzea: helburu horiexek dituzten jardunaldiak eratu ditu Bilbaoko Merkataritza Ganbarak.

Lurraren Kutsaduraren Prebentzioa eta Zuzenketa izenburupean jardungo dute, datorren eguenean, abenduaren 14an, Bilbaoko Merkataritza Ganbarako Durangoko ordezkaritzan; Durangaldeko Behargintzak batzen duen ordezkaritza, hain zuzen ere. Jardunaldiak 09:00etan hasi eta 14:00ak arte luzatuko dira.

Hainbat gai aztertzeko

Legedia aplikagarria eta lur kutsatuen oinarrizko kontzeptuak azalduko dituzte bertan. Baita GEOKIKER lurraren kalitatearen informazio sistema ere. Horren haritik, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lurrarentzako kutsagarria izan daitekeen jarduera duten lurren inbentarioa be egingo dute jardunaldiotan, adierazi dutenez. Horrezaz gainera, lur kutsatu batekin lotuta, zer, non eta noiz ikertu eta berreskuratu behar den izango dute hizpide parte-hartzaileek, lur-geldikinaren kalitatearen ikerkuntza ez eze.

Lurraren kalitatearen ziurtagiria, laguntza tekniko eta dokumentuzkorako tresnak, eta lurraren kalitatearen txostenaren aurreikuspena. Aitatutakoaz gainera, gai horiexek ere hartuko dituzte aztergai.

Jardunaldiotan parte hartzeko izena ematea doan da eta Bilbaoko Merkataritza Ganbarak Durangoko Laubideta 6an daukan ordezkaritzara jo daiteke horretarako, jakin eragin dutenez. Bestela, telefono honetara ere deitu dezakete interesa daukanak: 94 623 25 23.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!