Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala zapatuan Euskaldunan

Anboto 2006ko abe. 14a, 13:49

Argazkiko zortzi bertsolariok Durangoko Plateruena Antzokian bazkaria izan eben martitzenean, eta bazkal aurretik finalari buruz, eta euren buruei buruz aritu ziren berbetan, eta barretan. Onintza Enbeita, Ibon Ajuria, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Xabier Paia dira finalean arituko diren bertsolariak.

bertso_1.jpg

 Urduritasun, presio eta tentsioak aitatu zituzten, baina baita Euskaldunan bilduko den jendetzari bertso onak eskaintzeko gogoa, eta nahikoa sari dela eurentzat honaino iritsi izana.
Igor Elortza eta Unai Iturriagaren falta nabaritu dutela esan zuten bertsolariek, eta txapelketa guztian zehar beraien mailara iristeagatik borrokatu direla. Bazkari, afari edo meriendak aitzakiatzat hartuta, esan zuten, batu izan dira batzuk besteekin txapelketarako entrenatzeko, eta iritziak trukatzeko, domekako finalean burua eta ahoa berotuta izateko.
Bizkaieraz kantatuko dute batzuk, eta  batueraz beste batzuek, horretan ere bertsolari bakoitzak bere izateko era baitu. Izateko eraren inguruan, Paiak aitatu zuen bai, txapelketa honetan konturatu dela entzuleak bertsolari bakoitza bere rolean nahi duela –barregari dena barregarri izatea-, eta bere partetik Euskaldunan bilduko den jendea gozarazten saiatuko dela.
Anaiak, Xabierrek, Euskaldunaren handitasunak azkenengo txapelketan eragin zion beldur eszenikoaz hitz egin zuen, halako handitasunak errespetua sentiarazten diola. Euskaldunan bertatik bertara ezezik, ondoko gela batetik –pantaila batean- jarraitu ahal izango da finala, eta E TB-k laburpena gabean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!