Berbaldi sorta antolatu du Aita Menni gizarte zerbitzuak

Anboto 2006ko abe. 14a, 15:41

Pertsona nagusien eta mendekotasuna dutenen errehabilitazioa, astialdia eta esku zein sortze trebetasunak indartzeko jarduerak azaltzeko, berbaldi sorta antolatu dute Aita Menni gizarte zerbitzukoek. Joxe Miel Barandiaran Eguneko Zentroak lantzen dituen ekintzen berri emango dute bertan.

Elorrio eta Durangon jarri dituzte hitzorduak, hurrenez hurren, abenduaren 18an eta 19an; biak be 19:00etan. Lehenengo saioa Berrizen egin da asteon. Elorrion udaletxeko batzar aretoan batuko dira, eta, Durangon, berriz, Landako erakustazokan.

Pertsona nagusiak euren familia giroan eta inguruan ahalik eta denbora gehien egotea erraztea, ahalik eta maila funtzional eta bizi kalitate hoberena lortzea eta familiei laguntza eta sostengua erraztea dituzte helburu, jakitera eman dutenez, Joxe Miel Barandiaran egoitza eta eguneko zentroa kudeatzen duten Aita Menni gizarte zerbitzukoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!