Irakaskuntza sektoreko mahaia berriz batuko da

Anboto 2006ko abe. 12a, 15:47

Asteon batzartu dira irakaskuntzako sindikatuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin. Hala ere, ez dira akordio batera ailegatu. Hurrengo hitzordua jarrita dute astelehenerako, lan hitzarmen kolektiboaren inguruan akordioa lortu guran.

Gogoratu, joan zen azaroaren 21ean, 22an eta 23an greba eguna deitu zutela, hurrenez hurren, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian. EILAS, LAB, ELA eta UGT sindikatuek deitu zuten greba.
Dena dela, urtarrilean beste greba deialdi bat egin daitekeela aurreratu dute sindikatuek. Astelehenean batuko da berriro irakaskuntzako sektoreko mahaia, eta, orduan euren aldarriei erantzunik eman ezean, berriro grebarako deia egingo dutela diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!