Bizkaitarrak errioxarren aurka, Cafés Baqué finalean

Anboto 2006ko aza. 24a, 12:18

Eguaztenean, Iurretako frontoian jokatutako finalerdietan Cafés Baqué Txapelketako lau finalistak ezagutu genituen. Kadeteetan, Merino errioxarra eta Perez sestaoarra lehiatuko dira, eta gazteetan, Rico errioxarra eta Urrutikoetxea zaratamoarra. Errioxako pilotari bi, Bizkaiko beste biren aurka, beraz.

Finalerdietako partidak ikusgarriak eta oso lehiakorrak izan ziren. Kadeteetan, Perezek irabazi egin zion Aurtenetxe lezamarrari (18-16). Batak zein besteak irabazi zezakeen partida, azkenean, sestaoarraren alde erori zen. Merino eta Esteban errioxarren lehiak ere markagailu berdina utzi zigun. Biek gogor astindu zuten pilota, baina Merinok sarriago dominatu zuen tantoa, eta hortxe egon zen partidaren gakoa. Merinok, zorte apur bat badu, gora iristeko moduko dohainak ditu.

Gazteetan ere lehia estuak

Gazteetan ere parekotasuna izan zen nagusi. Urrutikoetxea zaratamoarrak menperatu zuen Yoldi nafarra (22-16). Lan eginda eta merezimendu osoz lortu zuen finalerako txartela bizkaitarrak. Azkenik, Yoldik, beste partida luze eta zirraragarri batean, irabazi egin zion Mendizabal gipuzkoarrari (22-18).

Finala, abenduaren 6an jokatuko da Atxondoko frontoian, 11:30ean hasita; ETBk zuzenean eskainiko ditu norgehiagoka biak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!