Justiziako langileek grebari eustea erabaki dute

Anboto 2006ko aza. 24a, 11:47

EAEko Justizia Administrazioko langileek ez dute Jaurlaritzaren eskaintza onartu, eta urriaren 24an hasitako grebari eustea erabaki dute. Besteak beste, langile horiek euren soldata Jaurlaritzako gainerako beharginen soldatekin parekatzea aldarrikatzen dute. Greba CCOO, CSIF, ELA, LAB eta UGT sindikatuek deitutakoa da.

Joan zen barikuan aurkeztu zuten proposamena Jaurlaritzak: ordutegi malgutasuna mantenduta, soldata igoera % 6,5ekoa izatea, hain zuzen ere. Hori epeka ordainduko litzateke. Gainera, 195.281 euro bideratzea ere proposatu zuten urrunago joateagatik soldata txikiagoa duten langileen artean banatzeko, eta, 60.000 euro langileriaren artean partekatzeko. Justizia bulego berria sortutakoan, lanpostu guztiak berrikustea ere proposatu izan du Joseba Azkarragak zuzendutako Justizia Sailak, eta hurrengo Lan Eskaintza Publikoan atera beharreko lanpostu kopurua negoziatzeko ere prest agertu da, eta, azkenik, bitarteko langileen hiruartekoak Jaurlaritzako gainerako langileen parean jartzeko.

Sindikatuek hartutako erabakiaren gainean, Justizia Sailak egindako balorazioan euren proposamena “azkena” dela berretsi dute, eta ez dute sindikatuen jarrera ulertzen, adierazi dutenez.
Beraz, lan uzteekin jarraituko dute, martitzen, eguazten eta eguenetan Justiziako langileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!