Greba eskubidea urratzea leporatu diote Jaurlaritzari Justizia administrazioko sindikatuek

Anboto 2006ko aza. 16a, 14:54

Justizia Administrazioko lanuztea egiten diharduenen hutsuneak betetzeko, behin-behineko beharginak jarri dituztela salatu dute sindikatuek. Jaurlaritzak greba eskubidea urratu dutela diote.

Justizia Administrazioko lanuztea egiten diharduenen hutsuneak betetzeko, behin-behineko beharginak jarri dituztela salatu dute sindikatuek. Jaurlaritzak greba eskubidea urratu dutela diote.

CCOO, ELA, LAB, UGT eta CSIFek deituta, urriaren 24an, greba hasi zen EAEko Justizia Administrazioko langileek. Barikuan bertan, azaroaren 17an, Jose Azkarraga Jaurlaritzako Sailbururekin batzartzekoak dira langileen ordezkariak.
Soldata eta lan-baldintzak beste administrazioetako langileenekin parekatzea eskatzen dute justiziakoek. Durangoko epaitegian % 82ko jarraipena izan du grebak. Lanuzteak, jada, nahikoa traba sortu ei du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!