Gipuzkoan, berriz, hilaren 21ean, eta Araban, 23an. Sindikatuek jakitera eman dut
enez, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren “utzikeria” eta negoziatzeko “borondate falta” salatu gura dute grebarekin. Orokorrean, 700 bat ikastetxeri eragingo dio greba horrek eta 25.000 langile daude deituta bat egitera.Hainbat aldarri
Langile mota berriak sortzea, 55 urtetik gorako irakasleentzat eskola-orduak gutxitzea, talde bakoitzeko irakasle eta langile gehiago egotea, egonkortasun hitzarmenari eustea eta ordezko langileei udako hilabeteak ordaintzea: horiexek dira egiten dituzten aldarrikapen nagusiak. Langileen % 70etik gora ordezkatzen dutela azaldu dute sindikatuek, eta Hezkuntza Sailaren menpe dauden ikastetxeetako behargin guztiak deitu dituztela: funtzionarioak diren irakasleak, ez direnak, eta sukaldeetako, garbiketako eta autobusetako beharginak.
Hiru urte dira HHtik DBHra bitarteko hezkuntza publikoko langileek lan-itunik berriztatu ez dutela. Sindikatuen berbetan, gizartea aldatuz doa, eta hezkuntzak aldaketak behar ditu egokitzeko. Kosturik gabeko neurriak planteatzea leporatu die Jaurlaritzari sindikatuek