Bilboko Merkataritza Ganbarak ordezkaritza du Durangaldean

Anboto 2006ko aza. 20a, 16:28

Bilboko Merkataritza Ganbarak ordezkaritza izango du Durangaldeko Behargintzan. Bertotik bideratuko dituzte beraz, merkataritza ganbararekin lotuta, eskualdeko enpresari eta merkatariei sortutako zalantzak. Gaur aurkeztu dute jendaurrean joan zen urriaren 30ean sinatutako ituna. Ekitaldian parte hartu dute Bilboko Merkataritza Ganbarako zuzendari Juan Luis Laskurainek, Durangaldeko Behargintzako zuzendari Augusto Uriartek, Durangaldeko Mankomunitateko lehendakari Marian Larraurik eta Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustak. Durangoko ordezkaritzarekin batera, Ermua eta Getxon ere zabaldu dute.

Bilboko Merkataritza Ganbarak ordezkaritza izango du Durangaldeko Behargintzan. Bertotik bideratuko dituzte beraz, merkataritza ganbararekin lotuta, eskualdeko enpresari eta merkatariei sortutako zalantzak. Gaur aurkeztu dute jendaurrean joan zen urriaren 30ean sinatutako ituna. Ekitaldian parte hartu dute Bilboko Merkataritza Ganbarako zuzendari Juan Luis Laskurainek, Durangaldeko Behargintzako zuzendari Augusto Uriartek, Durangaldeko Mankomunitateko lehendakari Marian Larraurik eta Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustak. merkataritzaganbara.jpgDurangoko ordezkaritzarekin batera, Ermua eta Getxon ere zabaldu dute.

Ekitaldian izan dira eskualdeko hainbat eragile ordezkatuta: Durango (Durango Bai eta Dendak) eta Elorrioko (EME) merkatari elkarteak, Durangaldeko enpresa elkartea, eskualdeko hainbat Udal, ADECCO Aldi Baterako Lan-enpresa, Elkargi…

Bilboko Merkataritza Ganbarako zuzendariak azaldu duenez, bazkideengana gehiago hurreratzea izan dute helburu ordezkaritza berria zabaltzearekin, “herri edo eskualde bakoitzeko arazoen ezagutzara gehiago hurreratzea”. Bilboko Merkataritza Ganbara instituzio “txiki” eta “apal” moduan jo du Laskurainek, 120 urte bete dituena eta nolabait “urrutikoa”. Azpimarratu duenez, “aldaketarekiko pultsu iraunkorra da gure desioa. Enpresen beharrei egokitutako zerbitzuak eskaintzera”. Ildo horretan, adierazi du inorekin “lehiatzera” ez datorrela merkataritza ganbara; “elkarrekin lan egitera gatoz. Hurbiltasun handiagoa lortzera”. Bilboko Merkataritza Ganbarako zerbitzu guztietarako kalitatearen zilarrezko Q-a jasoko dutela aurreratu du. “Kalitatezko gestioa da gure apustua eta aurreneko fruituak ematen hasi da. Horrela jarraitu gura dugu”.

Merkataritza Ganbarak bazkide guztiak “pozik” egotea gura du Laskurainen berbetan, bazkideak elkarren artean oso desberdinak izanik erreza ez dela aitortu arren. Ildo horretan, jakin eragin du hurrengo lau urteei begirako plangintza estrategikoa egituratu eta onartu dutela: “hiru ardatz nagusi ditu horrek: enpresei egokitzen jarraitzea, funtzio instituzionala sendotzea (aholkularitza zerbitzua bultzatu gura da) eta ahalik eta zerbitzu onenak eskaintzeko gai izatea”.

Durangaldeko Mankomunitateak merkataritza ganbara eta industri zein komertzio enpresen arteko lotura egingo du, Durangaldeko Behargintzako zuzendariak azaldu duenez. Enpresa munduari lotutako, edo horretan eragina duten hainbat egitasmo aitatu ditu Uriartek: Elorrioko Industrialdea, trenbidearen lurperatzea, Landako erakustazoka, Elkartegia, Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentroaren modernizatzea… baita Durangaldeko Behargintza eta horrek bultzatutakoak: BAI berrikuntza agentziarekin ituna, enpresa txiki eta ertainak laguntzeko Europako Gizarte Fondoarekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin — ikerketa arloan—, Durangaldeko enpresa elkartearekin… Merkataritza ganbararen ordezkaritza testuinguru horren barruan sartu dau.

Durangaldeko Mankomunitateko lehendakari Marian Larraurik ordezkaritza berriaren garrantzia nabarmendu du; Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarrek bultzatuta azpimarratu moduan. Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustaren ustean merkatari, ostalari, industri enpresarien… mesederako izango da ordezkaritza berria. “Gurekin jarri ziren hartu-emanean Bilboko Merkataritza Ganbarako ordezkariak eta egitasmo garrantzitsua izan zitekeela ikusita Durangaldeko Behargintzarekin jarri genituen hartu-emanean, eskualde osora zerbitzua izan behar zuelakoan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!