Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunari begirako astea

Anboto 2006ko aza. 16a, 14:29

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna, azaroaren 25a, gogoan hartuta hainbat ekitaldi eratu dituzte, eskualdean, Berdintasun sailen bitartez.

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna, azaroaren 25a, gogoan hartuta hainbat ekitaldi eratu dituzte, eskualdean, Berdintasun sailen bitartez.

Abadiñon, gaur, Amores que matan filma eskainiko dute Errota kultur etxean, 20:00etan. Gero, Teresa Alonso psikologo eta grafologoarekin solasaldia izango da. Zaldibarren, berriz, hilaren 22an, Gizonezkoen papera emakumeen kontrako indarkerian hartuko du hizpide Malagako AHIGEko (Berdintasunaren Aldeko Gizonen Elkartea) kide Jose Mendigurenek, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan.
Elorrion, 23an, Jabier Madina psikologo klinikoak jardungo du, udaletxean, 18:30ean: Tratu txarrak ematen dituen gizonen profila eta eurekin esku hartzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!