Durangaldeko BiZaldien II. Bilkura egingo da egunotan

Anboto 2006ko aza. 16a, 14:26

Citröen BiZaldiak ikusi eta ezagutzeko aukera eskainiko du egunotan Durangaldeko II. BiZaldien bilkurak. Hiru BiZaldi dituen eta antolatzaile lanetan jardun duen Beñat Zarandonak azaldu duenez, gaur, 50 auto elkartzea itxaroten dute, Euskal Herritik ez eze, Katalunia, Madril, Valentziatik… hurreratutakoak.

Zapatuan batu dituzte ekitaldi gehienak. Atxondon, aterpetxe batean gaua egin ondoren, ibilbide luzea egingo dute BiZaldiek eskualdean: “Erabili gabeko bide estuetan zehar”. Ondoren, Izurtzan egingo dute erakusketa. Arratsaldean, jolas eran, Durangaldea ezagutzeko aukera ere eskainiko dute: “bertokook Durangaldea ezagutzeko emandako hainbat arrasto topatu beharko dituzte kanpotik etorritakoek”.
Domeka goizez, Andra Marian egingo dute erakusketa, Urkiola eta Otxandiora jo aurretik. Bueltan, Mañarian egingo dituzte erakusketa eta bazkaria; sari legez, ardaoa, ogia eta gazta banatuko dituzte. “Ikusmina sortzen dute BiZaldikoek; 40 urtean izan dira errepideetan eta era askotakoak dagoz. Erakusketetan jartzen ditugu BiZaldiaren ezaugarriak, bitxikeriak eta noiz berriztatutakoak diren. Hala ere, jendeak galdetu egiten du. Euskal Herrian asko saldu zen eta askori hainbat gomuta ekartzen dizkio”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!