Begiraleentzat eta erretzeari uzteko ikastaroak jarriko dituzte martxan

Anboto 2006ko aza. 14a, 15:30

Begiraleentzat batetik, eta, bestetik, erretzeari utzi gura dutenentzat, egitasmo bana eratu du Durangaldeko Mankomunitateko drogamenpekotasun sailak. Begiraleentzako ikastaroa abenduaren 12, 13, 19 eta 20an izango da. Erretzeari uztekoa, urte berriarekin batera (abenduan, informaziorako saioa izango da).

Arlo guztietako begiraleei zuzendutako ikastaroa da antolatutakoa, edo gazteekin kontaktuak diharduen guztiari. Begiraleen bidez gazteak eurak heztea da-eta helburua, diotenez: Arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea. Horixe gaia.

Erretzeari utzi gura al diozu?
izenburupean, erretzeari uzteko ikastaroan, horrek dakarren onuraz jardungo da. Erretzaileak parte hartzera animatu dituzte emaitzak onak direla nabarmenduz. Azken urtebian bost ikastaro eratu direla gogoratu dute. “Hirutik batek erretzeari uztea lortzen du”, arduradunek azaldu dutenez: “azken lau urtean 100 bat lagunek utzi die erretzeari gurekin. Garrantzitsuena ikastaroa amaitzea da”.

Drogamenpekotasun sailetik azaldu dutenez, “kontua ez da kriminalizatzea. Nabarmendu gura duguna da zer irabazi genezaken erretzeari utziz gero”. Metodologia hiru zatitan banatzen da: farmakologikoa, psikologikoa eta talde-terapia. Erretzeari uztea “benetan zaila” dela gogoratu dute: “droga sozial baten zaletasun larria da. eta motibazioa oso garrantzitsua da”. Taldeak osatuz gero mankomunitateko herri guztietan emango da. Informazioa: 94 620 05 20

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!