Aldundiak garbiguneen foru sarea hobetzeko egitasmoa garatu dau

Anboto 2006ko aza. 10a, 18:57

2006an zehar, Foru Ingurumen Saila Garbiguneen foru sarea hobetu eta zaharberritzeko egitasmoa garatzen dabil. Plan horren barruan, sare horretako azpiegiturak eta zerbitzuak hedatu eta barritu gura ditue.

2006an zehar, Foru Ingurumen Saila Garbiguneen foru sarea hobetu eta zaharberritzeko egitasmoa garatzen dabil. Plan horren barruan, sare horretako azpiegiturak eta zerbitzuak hedatu eta barritu gura ditue.

Egitasmo horretarako, 2 milioi eurotik gorako inbertsinoa bideratu da, eta 2007an burutuko dabe, garbigune barri 2 zabalduz: bata Igorren eta bestea Ondarroan.

Lehenengo fasean (dagoeneko, bukatuta dago), sakonetik barritu ditue instalazinoak gaur egun foru sarea osatzen daben 22 garbiguneetako gehienetan.

Horreez gainera, beste hobekuntza batzuk egin ditue zerbitzuan: orduak eta erabiltzaileak hartzeko egunak gehitzea. Joan den irailetik aurrera, estreinako aldiz, Aldundiaren garbiguneak domeketan zabaltzen ditue.

Hobekuntza sorta hori osatzeko, garbiguneetarako zerbitzuen gutuna ezarri dabe, etenbako hobekuntza lortzen saiatzeko eta erabiltzaileei kalitatezko harrera egiteko helburuagaz.
Egitasmo hori Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Egitasmoaren barruan kokatzen da, eta 2016rako helburu nagusia ezarri dau: ahalik eta ondoen erabiltzea hondakinen balio material eta energetikoa, hondakin horreek botatzea saihesteko (hondakin gordinik ez botatzeko).

Egitasmoaren helburua da nabarmenki gehitzea gaur egungo birziklatze indizea (% 33), eta ingurumen osasungarria gordetzeko ekarpena egitea.

Helburua lortzeko, foru erakundeak azpiegitura barriak sortu eta egungoak optimizatzeko asmoa dauka. Azken batean, horixe da garbiguneen foru sarea hobetu eta zaharbarritzeko egitasmoaren helburua.

Informazinoari jagokonez, nabarmendu behar da 450 seinale barri baino gehiago jarri ditueela garbiguneak non dagozen adierazoteko, erabiltzeko arauak zeintzuk diren jakinarazoteko, edo non zein hondakin mota bota behar den argitzeko.

Zerbitzuen gutuna

Zerbitzuen gutuna Aldundiaren eta garbiguneetako erabiltzaileen arteko komunikazino bidea izango da. Herritarrek parte hartzea errazteko asmoz, kexak eta iradokizunak jasotzeko postontzia zabaldu dabe. Erabiltzaileek euren iritzia aurkeztu leikie idatziz, honako helbide elektroniko honen bitartez: garbiker@bizkaia.net. Bestela, garbiguneetan gura daben erabiltzaile guztiek eskuragarri izango daben galdetegia betetzeko aukera izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!