
Landako Elkartegian izango dira jardunaldiok: azaroaren 15ean, 22an eta 29an, hain zuzen ere, 18:00etatik 20:00etara. Enpresen asistentzia doakoa da, eta dagoeneko, 45 enpresek eman dute izena. Bankuekin zelan negoziatu, Merkatuko finantza-linea eta laguntza onenetara zelan iritsi eta Kostuak nola inputatu, kudeatu eta kontrolatu, gai horiexek jorratuko dituzte, hurrenez hurren.
Kontseilari delegatu Jesus Alberdik eta Kontsultoretza eta finantza-zerbitzu saileko arduradun Esteban Herediak nabarmendu dutenez, trebakuntza finantzarioan “erreferente” da Elkargi, eta ekimen horren bitartez, “eszenatoki ekonomiko-finantzarioan emandako aldaketei aurre egiteko, enpresek, eta batez ere, ETEek, duten ahalmena handitzea” da helburua: “Euren finantza-kudeaketa, lehiakortasuna, hobetzeko sortutako aukera eta alternatiba desberdinak ezagutu eta horietara heltzea”.