EHEk astelehen honetan abiatuko du aurtengo Ezabaketa Astea

Anboto 2006ko aza. 10a, 10:16

Euskal Herrian Euskarazek (EHE) Ezabaketa Astea azaroaren 13tik 18ra egingo du. Euskara oraindik ere “zapalduta” dagoela salatuko dute, herriz herri egingo diren ekintzetan.

Euskal Herrian Euskarazek (EHE) Ezabaketa Astea azaroaren 13tik 18ra egingo du. Euskara oraindik ere “zapalduta” dagoela salatuko dute, herriz herri egingo diren ekintzetan. Horrela jakin eragin zuten hedabideen aurrean, joan zen zapatuan, Kurutziaga ikastolan egindako urteko nazio batzarrean.

EHEko 100 kide inguru batu ziren bertan. Azpimarratu zutenez, Euskara Euskal Herri osoan oraindik ez dela ofiziala ere salatuko dute, datozen egunotako Ezabaketa Astean.
Euskararik gabe Euskal Herririk ez. Horixe izan da aukeratutako leloa, EHEren aurreneko leloa izan zena. Garai hartan zeukan “zilegitasun” bera daukalako gaur egun ere; alor batzuetan aurrerapausoak eman direla aitortu arren. Ildo horretan, aurrerapauso horiek herri mugimenduen eta herritarren lanari esker eman direla nabarmendu zuten. Oraintxe bete dira 27 urte Euskal Herrian Euskaraz jendaurrean aurkeztu zena. Durangon bertan izan zen hori, gogoratu zuten moduan.

Ahalik eta herritar gehienen inplikazioa bilatu gura du EHEk aurtengo Ezabaketa Astean. Beraz, aldarrikapenerako tresnak euskaltzale guztien esku uzteko ahalegina egingo dute. Ekimenak herriz herri eta auzoz auzo egingo dituzte, eta bakoitzean, euskara “zapaldua” den gizarteko eremu bat landuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!