Patxikotxu bai, ez

Anboto 2006ko urr. 29a, 20:03

Bata eta bestea esango dabe, baina horixe da, hain zuzen be, Patxikotxu poteoan eroan ebenek lortu dabena: bata eta bestea esatea.

Bata eta bestea esango dabe, baina horixe da, hain zuzen be, Patxikotxu poteoan eroan ebenek lortu dabena: bata eta bestea esatea.

Durangoko jaietan ahorik aho ibili zen kontua: orain dela urte bikoa errepikatzeak ez daukala graziarik; umeei ilusiona kentzen dabilzela; agintariei ez deutsela ardura...

Sanfaustoak amaitu eta gero, barriz, zain gengozen guztiok, bahitzaileen bideoa noiz eta non agertuko. Halako baten, gure helbide elektronikoetan txalaparta jo eta YouTubera dei egin euskuen. Halantxe jakin genduen Patxikotxu ederto dagoela, lagun artean.

Adituren batek estokolmoko sindromearen sintiomak igarriko eutsazen honezkero, baina kontua da, dagoeneko, 4.000 lagunek baino gehiagok ikusi dabela Patxikotxuren bideoa, eta entzun be egin dabela Patxikotxuren mezua: AHT eta TAOaren aurkako berbak; Gaztetxekoen eta jai herrikoien aldeko animoak; falta direnenei egindako agurra eta sobran dagozenei emondako egurra.

Askok gauza sinpatikotzat jo dabe, orain, hau dena. Sinpatikoa baino gehiago iruditu jat niri ekintza. Erreibindikatiboa be izan da. Erreibindikazino sinpatikoa; edo zehatzago, beharbada, simpatía erreibindikatiboa. Patxikotxuk esatea baino gehiago beharko da aldarrikapenak gauzatzeko, baina aldarrikapena bera eraginkorra izateko modu bat topatu dabe, behintzat, Patxikotxuren lagunek.

Bati baino gehiagori entzun deutsaguna da, hemendik aurrera, egitarauan sartuko dabela bahiketa. Eta zergatik ez egitarauetan? Hor dagoz Abadiñoko Gerbas, Iurretako Donen-atxa, Mañariko aguazilaren todoterrenoa eta Elorrioko errebonbiloak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!