PPren zuzenketak ordenantzan jasota daudela adierazi dute

Anboto 2006ko urr. 30a, 20:46

PPk 2007ko ordenantzei aurkeztutako zuzenketak atzera bota zituzten, popularrak ez beste alderdi guztien kontrako botoekin. EAJ, EA, PSOE eta EBko zinegotziek iritzi bera plazaratu zuten ezetza arrazoitzeko: PPk eskatzen dituen laguntzak aurreikusita daudela, jada, ordenantzetan.

Iñaki Totorikak “sinplekeria” deritze zuzenketei, eta ordenantzetan jasotzen diren diru-laguntzen berri “ez jakitea” leporatu zien PPko zinegotziei.

Ild beretik, PSOEko zinegotzien esanetan, “laguntza behar duenak badauka, aurreikusten dute hori ordenantzek”. EBk ere bat egin zuen aurreko diskurtso biekin.

PPkoek onartu zuten laguntza batzuk jasota egon daitezkeela, baina “hamarretik zuzenketaren batek balio dezake”: “Kontua da guk aurkeztutako ezer ez dela aintzat hartzen”. Totorikak, “zuzenketak zehaztasun handiagoarekin eginez gero, hartuko genituzke kontuan”, esanez erantzun zien.

PPk eta EBk zuzenketak aurkezteko denbora nahikorik ez dutela izan ere salatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!